kalea nola gurutzatu

Enviat per ferran el dg., 19/08/2007 - 19:56

Teorian, edozein lotsagabek edonongo hiri edo herrietan egin dezakeen ekintzarik arriskutsuena da hau. Praktikan, inork ez du gurutzatzen kale zabal bat erabat bakarrik, semaforo batek babesten ez badu. Izan ere, 25 m.-ero lurpeko pasabideak egonda, nori okurritzen zaio halako astakeria?
Baina, beno, hemen dihoazkizue zenbait era, kalea gurutzatzea derrigorrezkoa den larriune baterako ere:
1.-Bihotzekoak ematen dizuen itxurak egin. Honekin ingurumariko 50 m.-tako gizaki oro desagertzea lortuko duzue eta gurutzatzeko iladako lehenbizikoak izango zarete. Baina lurzorura erortzen ez bazarete, martxa berean jarraituko dute autoek.
2.-Zebrabide gainean jarri hanka, pasatzera goazen itxurak egin, gurutzatzea galerazten diguten autoak geratu egingo direla itxaronez. Guztiz inutila da hau, mundu guztiak bai baitaki ibilgailuek dutela lehentasuna eta bakar bat ere ez dela geldituko.
3.-Benetan lehentasuna bagenu bezala gurutzatu, gidariaren sentimen gizatiarrezko borondatea esperoz. Frenatu lezake, baina gaizki begiratuko digu seguruenik eta hiritar gaizkiletzat joko gaitu.
Beste metodu batzuk badira, norberaren erreflexuen arabera: fisikoki itxuran zauden ala ez, e.a. Baina edozelan ere, eta gaizkiulertuak saihesteko, gidarien kolektiboari garbi utzi behar zaio MARRATXO TXURI HORIEK, TRAILER BATEK ZAPALDUTAKO ZEBRA BATENAK EZ DIRELA.

Ferran Cerdans Serra
Ostiela!, 21.zenbakia, 2001eko udaberria
Jon Arano-ren itzulia