euskara

ipuin laburrak eta artikulu batzuk euskaraz, Jon Aranok Itzulita

azken ordukoa

- Ezagun orain gaur goizean Manresan hasitako polizi-operazio ikusgarriari buruzko azken berriak. Marta Sifasol, arratsaldeon.

- Arratsaldeon. Polizi-operazioa ez da itxi eta lurralde katalandar guztian atxiloketa gehiago izango direla uste da. Izan ere, badirudi herrialde honetako herri eta hiri guztietara hedatua zela sare hau eta, azken informazioen ariora, mila lagunetik gora izango lirateke atxilotuak. Sarekadari gaur eguerdian ekin zaio, janari-denda batean droga kopuru izugarriak saltzen zirela zioen dei anonimo bat polizia jaso ostean. Dirudienez, droga beste salgaiekin batera zegoen mostradorean, eta zenbait bezerok erosgaien arteko beste produktu bat bezala erosten zuten. Gurekin dugu lehen datu hauek zehaztuko dizkigun polizi-komisarioa. Arratsaldeon.

"animalezko sexua", ipuin motza

“Hormigoizko pareta baxua ondo legoke apal gisa”, pentsatu zuen mutilak honen gainean esertzean, “eguzkitarako ukendua gordetzeko egokia”: zementuzko triangelu haren barruan, argiak errebotatu eta airea zartatzen zuen masa trinko bat eratuz.
Plazaren erdian, iturri bat zegoen lekuan, nexka batek iturri-muturretik zurrupatzen zuen ura.

"ez dira moduak", ipuin

Supermerkatu horretan denetik eskatu zidaten, baina ni hamabostaldiko beherapenen bila nindoan soilik, zorionez nere eguneroko jan-neurriarekin koinziditzen zutenak: espagetiak, tomate birrindua eta eltzekariak. Depaso, hori bai, kalitatezko zainzuri batzuk ostuko nituen, parrandarako ere juxtu ematen duen nire soldatarentzat garestiegiak.

"matxinada alkalinoa", ipuin

Kafeak hatzak erretzen zizkion, plastikozko edalontzia urtzear, eta paper piloaren gainean utzi zuen. Salaz kanpoko pasadizuko makinatik ateratzen zuen bigarrena zen: bazen denbora puska bat taldeko jendearekin ez zegoena gustora, eta pasio horietan unetxo batez haiengandik urruntzea lortzen zuen.